12 puntu landuko dira
Datorren asteazkenean (ekainak 29), hilabete honetako ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.
12 puntu landuko dira. Hauexek:
1) Aurreko batzarraldiei dagozkien akten onarpena.
2) Aniztasun eta identitate sexualen aldeko adierazpena, Oiartzungo EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
3) Eusko Jaurlaritza eta Alokabiderekin ASAP eta BIZIGUNE programak Oiartzunen bultzatzeko hitzarmena onartzea.
4) Oiartzunen etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onartzen dituen Ordenantza hasieran onartzea.
5) Landetxe plazan dagoen Kataxulo Gaztetxea izenez ezaguna den lokalean Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea Kultur Elkarteak kudeatzen duen Kuadrillategi egitasmoa kokatzeko hitzarmena onartzea.
6) Lurbizi egitasmoaren kudeaketarako Udala eta Behemendi Elkartearen arteko hitzarmena onartea.
7) Arragua auzoko Larrezabaleta kalea 1, Oiarzabal-enea etxe ondoan lur-zoru publiko baten desafekzioaren onarpena.
8) Udal kontabilitatean onartuta dauden hainbat eskubide baliogabetzea.
9) Aurreko urteetako erreziboak anulatzeko proposamena.
10) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, SAU elkarteari Ingurune-inpaktauren Adierazpena eta Ingurumeneko baimen bateratua aldatzeko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuordearen 2016ko apirilaren 11ko ebazpenaren aurka Udalak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren berri ematea.
11) Beste organoen jardueraren jarraipena.
12) Eskari-galderak
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika