Andrea Villamorren kartelak iragarriko ditu xanistebanak

50 herritarrek parte hartu dute kartelaren aukeraketan

Aurtengo xanistebanak Andrea Villamor irundarraren kartelak iragarrikod itu. Doneztebe plazaren maketa koloretsu batek iragarriko ditu, beraz, 2016ko herriko festak.

Lehenengoz, herritarrei eman zaie xanistebanetako kartela aukeratzeko ahalmena (aurrez, Jai Batzordeko eta pintura munduko adituek egindako aurre-aukeraketa batekin). Guztira, 50 boto jaso dira astebetean.

Botoa eman dutenen artean ere zozketa egin da, parte-hartzea eskertzeko. Helduen artean, herriko gazta eta sagardoa irabazi duena Jone Boada Garbizu izan da eta haurren artean, 50 €ko balea Urrats paperdendan gastatzeko, Auritz Urkizu.

SARIAK:

Irabazlea: Andrea Villamor Sanchez.

Oiartzuar onena: Eneko Salaberria Gonzalez.

1. akzesita: Onintza Etxebeste Liras.

2. akzesita: Iosu Mitxelena Unsain.

Haurren saria (Margosoroko beka): Aritz Aparicio Pagadizabal.

Gehigarriak

Andrea Villamorren kartelak iragarriko ditu xanistebanak