Autoetako lapurreten aurrean gomendioak eman nahi ditu Udalak

Azkenaldian herrian autoetan gertatzen ari diren lapurreten harira, Udalak zenbait gomendio luzatu nahi dizkie oiartzuarrei.

Batetik, auto barruan baliozko gauzarik ez uzteko, segurtasun neurri gisa. Bestetik, begibistan ahalik eta gauza gutxien uzteko ere gomendatu nahi zaiei herritarrei.

Ohartarazi nahi dugu beste lapurreta mota batzuk ere izan direla azken asteetan herrian eta zeozer arraroa sumatuz gero, udaltzainekin harremanetan jartzeko eskatzen da, 943 49 33 11 telefonora deituta.