Xanistebanen hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea, astelehenetik aurrera

18 urte beteta dituzten oiartzuar euskaldunei zuzendutako deialdia da

Xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenek udaletxeko harreran izena eman dezakete datorren astelehenetik aurrera: uztailaren 4tik 15era.

Bete beharreko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea, oiartzuarra izatea eta euskaraz jakitea. Euskararen ezagutza frogatzeko titulu eta akreditazioak (batxilergoa euskaraz egin izanarena barne) aurkeztu behar dira. Halakorik ez dutenen kasuan, Euskara saileko arduradunek elkarrizketa bidez frogatuko dute hautagaien euskara ezagutza.

Hesien zaintzan la egitek izena ematen dutenen artean, zozketa bidez erabakitzen da nortzuk ariko diren lanean. Zozketa hau irekia izaten da: hilaren 26an egingo da, udaletxeko areto nagusian 16:00etan.