Arditurri Eguna izango da igandean

Irrien Lagunekin jolasteko eta dantzatzeko aukera izango da

Arditurri Eguna izango da datorren igandean, hilak 10, bosgarren urtez segidan. Goizean hasi eta eguerdia bitarte, erromatarren garaira hurbiltzeko aukera izango da bi modutara: meategiak bisitatuz eta historiaurreko bizimoduko zenbait esperientzia ezagutuz.

Aurten, gonbidatu berezi-bereziak izango dira Arditurrin, etxeko txikienen gozagarri: Irrien Lagunen Klubeko lagunak.

Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu dute familia guztiak gozatzeko moduko egitaraua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiasso Museoaren laguntzarekin.

EGITARAUA:

10:30-14:30: Meategira bisita gidatuak prezio murriztuan (2 eta 3 €tan. Egunean bertan salduko dira sarrerak).

11:00-14:00: Historiaurreko bizimoduaren esperientzia: sua egurrarekin egiteko teknikak; labarretako artea; gezi-jaurtiketa; suharrizko tresneriaren lanketa (doan).

11:30: Haur jolasak.

12:30: Irrien Lagunekin kanta eta dantza saioa.

Gehigarriak

Arditurri Eguna izango da igandean