Skate parka datorren larunbatean inauguratuko da

17etan hasiko dira erakustaldi, eskola eta zozketak

Datorren larunbatean (hilak 9) inauguratuko da Gaetxe ondoko skate parka. Eskolek, erakustaldiak, zozketak eta saio libreak osatzen dute 17:00etatatik aurrera osatuko den egitaraua.

Giroa dj batek eta speaker (hizlari) batek animatuko dute. Udalak Muturreko Kirolak eta El Establo Pirata skate eta scooterzaleen elkartearen laguntza izan du antolaketan.

Skate parkaren proiektua egitasmo parte-hartzailea izan da hasieratik. Azken hilabeteetan, gunearen erabilera arauak eta inaugurazioaren ingurukoak ere parte-hartzaileekin erabaki dira.

Prozesuko atal ezberdinetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak. Skate, scooter eta bmxzaleei, berriz, aurrerantzean Oiartzungo skate parka gozatzeko.

EGITARAUA:

17:00: Scooter, skate eta lerro irristaketa eskolak.

18:00: Saio librea, skate parka probatzeko.

19:00: Skate, scooter eta bmx (Quentin Larralde) erakustaldiak.

20:00: Zozketa: bi scooter eta bi skate zozkatuko dira parte-hartzaileen artean.

20:10: Saio librea, skate parka probatzeko. 

Gehigarriak

Skate parka datorren larunbatean inauguratuko da