Arrandegi, harategi eta urdaitegietan ontzi berrerabilgarriak sustatzeko kanpaina hasi da berriz

Atez ateko Bulegoan ontziak banatzen ari 

Udalak eta Ekoguneak bigarren aldiz jarri dute martxan Ontziratu zaitez! kanpaina herriko arrandegi, harategi eta urdaitegietan, herritarren artean erosketak ontziekin (tupperrak) egiteko ohitura sustatu eta, paperaren eta plastikozko poltsen erabilera murrizteko.

Atez ateko Bulegoan (Hirigintzako egoitza) ontzi berrerabilgarriak banatzen hasita dago Udala, kanpainaren inguruko informazioa ematen duen bitartean.

2014an egin zen lehen aldiz kanpaina eta arrakastatsua izan zen. Kanpaina berriz martxan jartzea ohitura aldaketa errotu eta areagotzeko asmoz egin da.

16 komertziotan ontzi berrerabilgarrien erabileraren sustapena

Guztira, Oiartzunen 16 arrandegi, harategi eta urdaitegi daude. Hauetako bakoitzari Ontziratu zaitez! kanpainaren berri emateko gutuna bidalio dio Udala.

Datozen astetik aurrera, Atez ateko Bulegoko teknikariak banaka bisitutako ditu komertzio hauek, ontzi berrerabilgarrien kanpainan egin daitezken ekintza gehigarriak proposatu eta adosteko asmoz.

 

Gehigarriak

Arrandegi, harategi eta urdaitegietan ontzi berrerabilgarriak sustatzeko kanpaina hasi da berriz