Makutsoko eremuan baratzagintza profesionalerako proiektuak aurkezteko epea irekita, uztailak 15 arte

Behemendi Elkartean aurkeztu behar dira eskaintzak

Oiartzungo Udalaren eta Behemendi Elkartearen lankidetzaren bidez, Behemendi Elkarteak errentan hartu ditu Oiartzungo bidegorriaren aldamenean dauden Makutso baserriaren sailak. Lursail hauek 20.080 m2 dituzte.

Lursaila bi zatitan banatuko da eta interesa duenak bere ustiategia jartzeko aukera izango du bertan. Lurrari baratzagintza erabilera eman behar zaio, modu profesionalean eta lehentasunez, ekologikoan.

Lursail hauek banatzeko, Behemendi Elkarteak konkurtso bat antolatu du eta pertsonaren batek bere burua aurkeztu nahiko balu, elkarte honek Oiartzungo eskualdeko nekazal bulegoan duen egoitzara zuzendu beharko du. Lehiaketara aurkeztu nahi duen orok Behemendi Elkarteari bere erabilera proiektua aurkeztu beharkio dio. Aurkezteko epea UZTAILAREN 15ean bukatuko da.

Kontsuko honetan kontuan izango diren ezaugarriak dira: nekazari gaztea izatea; Oiartzunen erroldatutakoa izatea (edo Oarsoaldean); baratzagintza ekologikoa egitea (positiboki baloratuko da), eskatzaileak nekazal sektorean duen formazioa eta eskaltzailea langabezian egotea.

Ezaugarri guztiak betetzen ez badira ere, erabilera proposamena aurkezteko aukera dago.

Informazio gehiago nahi duenak 943 490 219 telefonora deitu dezake edo behemendi@behemendi.eus helbide elektronikora zuzendu liteke.

Gehigarriak

Makutsoko eremuan baratzagintza profesionalerako proiektuak aurkezteko epea irekita, uztailak 15 arte