LANIN egitasmoko langunearen bigarren bilera izango da
LANIN egitasmoko langunearen bigarren bilera izango da datorren ostegunean (hilak 11), Manuel Lekuona bibliotekan 19:00etan. Langunean enpresa ertain eta ttikietako arduradun eta langileek, euskalgintzako eragileek eta lan-munduaren euskalduntzean interesa duen edozein herritarrek parte hartu dezake.
Bigarren bilera honen garrantzia azpimarragarria da. Langunearen lehenengo bileran inkesta bidez (128 herritarrek eta 33 enpresak erantzun dute) eta bileretan jasotako iritzi eta eskaerak landu ziren eta ekarpen berriak jaso (langunearen lehenengo bileraren akta jaso daiteke lanin@oiartzun.org-en eskatuta).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika