Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziak 2015 urteko jarduera txostena aurkeztu zuen

2015 urteak joera positiboarekin jarraitzen du, bai langabeziari dagokionean, bai beste adierazle batzuei erreparatuz

Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziak 2015 urtean zehar egindako ekimenak aurkeztu ditu. Ekitaldian eskualdeko udalerrietako alkateak izan ziren: Jexux Leonet (Oiartzungo alkatea); Julen Mendoza (Oarsoaldeako presidentea eta Errenteriako alkatea); Izaskun Gomez (Pasaiako alkatea) eta Jesus Martiarena (Lezoko alkatea); Pasaiako eta Lezoko Sergio Ekiza eta Jose Angel Sanchez zinegotziez gain, Fernando Nebreda, Oarsoaldea Garapen Agentziako zuzendari-kudeatzailearekin batera. Ordezkari politikoak, udal-teknikariak, Oarsoaldeko langileak, enpresak, ekintzaileak, erakunde finantzarioak, garapen-agentziak, finantzatzen duten entitateak, elkarteak, eskualdeko eragileak eta prentsako kideak ere Oiartzungo Fermiñene eraikinean bildun ziren joan den uztailaren 14an.

Ekitaldia Jexux Leonetek emandako ongietorriarekin hasi zen. Leonet, ekitaldian udalerri anfitrio zen neurrian, ongietorria emateko hitz batzuk zuzendu zizkien bertaratutakoei.

Ondoren, hitza Julen Mendozak hartu zuen. Bere esaten, 2014 urtean langabeziaren zifren joera aldatu zen eta 2015 urtean joera horri eutsi zaio. Nolanahi ere, langabezia-tasa arinki jaitsi da eta 2015eko abenduan gure eskualdean %13,37an kokatu zen, 2014ko abenduko %14,63aren aldean. Horrez gain, lanpostu gehiago kudeatu dira, aurreko urtekoekin erkatuz gero, %36 gehiago, beste adierazle batzuen artean. Itxuraz, adierazle hauek joera-aldaketa berresten dute. Elementu batzuk onak izan arren, 2015 urtean berriz ere enpleguaren politika aktiboetarako baliabide eskuragarriak murriztu dira, batez ere, talde zehatzak kontuan hartzen baditugu. Era berean, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eredu berriak oraindik definitzeke dago eta, beraz, Oarsoaldearen zeregina ezezaguna da.

Bestalde, udal lege berriak udalei berariaz onartzen die tokiko garapen eta enplegurako eskumena.

 Mendozaren hitzen arabera, aurreko urtean bezala, erronka gure eskualdea eraldatzen aurrera egitea da. Bere hitzekin bat, 2015 urtean hurrengo urratsak eman dira: tokiko ekonomia anitzea, sektore berrien aldeko apustuarekin, hala nola sormenezko ekonomia, beste sektore batzuetara hurbiltzea, besteak beste, areonautikaren sektorea eta turismoaren sektorean lortutako aurrerapenak; batetik enpresek gehiago parte hartu dute eta bisitaro gehiago hurbildu da, eta bestetik, Itsas Faktoria proiektua finkatu da.

2015 urtean gure enpresen dibertsifikazioa bultzatu da, teknologia aniztuz eta nazioarteko bihurtuz; gainera, enpresak lankidetza-proiektuetan nahasi dira, ekintzailetza lagundu da baliabide berriekin, besteak beste, Habian! proiektua edo Ekiteko, Ekitera eta Ekitera Plus programen laguntza-esparrua, gizartean eta lan-merkatuan sartzeko programa esperimental berrien aldeko apustua egin da, besteak beste, Kokatu eta Oarsotek, baita gazteentzat ere, hala nola Hazi. Birgaitzearen eremuan, fatxadetan nahiz teilatuetan energia-eraginkortasunerako laguntzetan ahalegina eginez bultzatu da, lehenengoz energiaren eremuan lan egin da eta hizkuntza-ohiturak aldatu nahiz euskaraz hitz egiteko gune berriak sortzean aurrerapena bultzatu da. Azkenik, Oarsoaldeak kontsumitzailearen eskubideak defendatzearen udal-kooperazioaren esparru izaten jarraitu du.

Agentzia eta eskualde modura, oraindik urte hauetan erronka garrantzitsua izaten jarraitzen dugu: Pasaiako Badia suspertzea eta 2016 urtean hasitako plangintza estrategikoari buruzko prozesu berriaren bidez estrategia partekatua definitzea. Besteak beste, gai horiek 2016 urtean eta ondokoetan nagusitasuna izango dute.

Amaitu baino lehen, Julen Mendozak Oarsoaldeko maila lehiakorra  hobetzen laguntzen ari diren pertsonen eta erakundeen lana goretsi eta eskertu nahi izan zuen, zuzenean eragiten baitu gure herritarren ongizatean.

Ondoren, Fernando Nebreda Oarsoaldeako kudeatzaileak bideoa aurkeztu zuen eta bertan 2015 urtean Agentziak garatutako lana zegoen. Aurten bideoaren ahotsa eta nagusitasuna Agentziako langileek izan dute. Ildo horri eutsiz, garatutako jarduerak eta proiektuak azaldu zituzten.

Halaber, Oarsoaldeako kudeatzaileak Oarsoaldeko eskualdeari eta Errenteria, Lezo, Oiartzun nahiz Pasaiako udalei eskertu zien Agentziako taldean jarritako konfiantza. Modu berean, ez zituen alde batera utzi Oarsaoldeako taldea, eguneroko ahaleginarengatik; enpresak, eskualdean egindako ekarpenarengatik; eta Agentziara hurbildu diren pertsona guztiak.

2015 urtean zehar gauzatutako proiektu eta ekimen garrantzitsu guztiak eta ekitaldiko bideoa www.oarsoaldea.eus web orrian bitartez kontsulta daitezke.

Gehigarriak

Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziak 2015 urteko jarduera txostena aurkeztu zuen