Oarsoaldeko Udalek 210 gazte aktibatzen jarraituko dute HAZILAN lan-txertatze egitasmoaren bidez

Eskualdeko gazteek eta enpresek parte hartu ahal izango dute egitasmo honetan

Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezoko udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin bidez HAZILAN egitasmoa jarriko dute martxan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa, ikuspegi guztiz praktikoa duena eta enpresen beharretara egokitzen dena. Egitasmoaren helburua langabezian aurkitzen dien gazte kualifikatuak lan-mundura hurbiltzen laguntzea da, beren lan aktibazioa eta lan txertaketa bultzatuz, hori guztia prestakuntza saioak eta enpresekin harreman zuzena sustatuz.

HAZILAN egitasmoa 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, edozein espezializateko Goi Mailako lanbide-heziketa edo unibertsitate ikasketak dituztenak, eta baita giza baliabide kualifikatuak behar dituzten edo egitasmo berriak garatu nahi dituzten enpresei ere.

Egitasmoaren berritasuna gazte kualifikatu eta enpresen arteko elkargune izaeran datza, izan ere, bien beharrak asetzen saiatuko da; alde batetik, kualifikazio altua duten gazteak dauzkagu, enpresek hainbeste baloratzen dituzten zeharkako konpetentziak (iniziatiba, taldean lan egitea, segurtasuna...) lantzea falta zaizkienak eta batez ere lan aukera erreal bat behar dutenak. Beste aldetik, baliabide faltagatik edo azken urteetako ziurgabetasunarengatik aurrera eraman gabeko dibertsifikazio edo lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak dauzkan enpresak izango genituzke; HAZILANek egitasmo hauek aurrera eramateko formula ezberdinak eskaini ahal izango dizkie.

Aukeratuak diren gazteek hasieran batean 80 orduko formakuntza praktikoa jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionaletan, ondoren beraien ibilbidea jarraituko dutelarik eskura jarriko zaizkien baliabideen bidez; negozio bat martxan jartzen lagunduz, enpresa batean praktikaldi bat betez, enpresa erreal batean proiektu zehatz bat garatuz, prestakuntza zehatz bat burutuz edo norberaren auto-hautagaitza prozesua planifikatuz teknikarien laguntza pertsonalizatuarekin.

Julen Mendoza Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakariaren hitzetan, "HAZILANek, gaitasunen eskuratzea lan arloan eskarmentu zehatza eskuratzea edo enpresek garatu nahi dituzten egitasmoak burutzea uztartzen ditu".

Zalantzarik gabe, anbizio handiko proiektu berritzailea da eskualdeko alkateek beren konfiantza jarri duten hau.

Informazio eta izen-ematea

Oarsoaldeak interesa duten pertsonentzako saio informatiboak antolatuko ditu, bertan programaren xehetasunak azalduko direlarik eta sor daitezken dudak argituko direlarik. Saio hauek abuztuaren 27tik irailaren 7ra izango dira Oarsoaldeak Pasaian dituen bulegoetan (Euskadi etorbidea, Merkatuaren eraikina). Parte hartzeko interesa duten pertsonek, aldez aurretik Oarsoaldeara deitu beharko dute.

Izen-emateko epea gaurtik irailaren 2ra bitarte izango da, ondoren inskribatutako guztiekin aukeraketa prozesu bat egingo da, elkarrizketa baten eta Curriculum Vitaearen balorazioaren bidez.

Animatu eta eman izena!

Plaza mugatuak

Kontaktua: 943 40 41 01/olibet@oarsoaldea.eus

INFORMAZIOA:

- Eusko Jaurlaritzak onartutako egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.

- Guztira, 20 garapen agentzik parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.

- Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 € da. Oarsoaldeakoa, 300.000 € ingurukoa.

- Egitasmoaren helburu orokorra 2016-2020 urteetan 5.000 gazte lan-txertatze prozesuan laguntzea izango da; horietatik %55 emakumezkoak izango dira.

- 5 urterako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus