Harri Beltzaren udako XX. kanpainaren bukaerako ekitaldi musikala heldu da

Aurntegoan flauta laukote bat izango da protagonista

Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Joseba Errekalde Harri Beltza elkarteko lehendakariak elkarrekin aurkeztu dute hiesaren kontrako herriko elkarteak antolatuta hilaren 31n San Esteban parrokian izango den flauta kontzertua (19:30ean, dohainik).

Aurtengoan urteurren borobila betetzen du Harri Beltzak antolatzen duen kontzertuak: hogeigarrena. Urte hauetan egindako lanarengatik zorionak eman nahi dizkio Udalak.

Cousillas Kultura zinegotziak, Udalaren izenean, elkartearen jardun kulturala -musika klasikoa herrian bertan entzuteko eskaintza eginez urtero- zein soziala -hiesaren kontrako lanean- nabarmendu nahi ditu, eta herritarrak ekintza kultural honetara zein urtean zehar antolatzen dituzten ekimenetan parte hartzera bultzatu. Uztailaren 31ko kontzertu hau udako kanpainaren bukaerako jaialdia izan ohi da.

Los Caballeros del Traverso

Aurtengoan, Los Cabalerros del Traverso taldea izango da Harri Beltzak antolatutako kontzertua emango duena. Taldea lau flautistek osatzen dute: Claudi Arimany; Lorea Gurruchaga; Pedro Jose Rodriguez eta Juan Jesus Silguero.

Johann Joachim Quantz; Johann Christian Bach; Georg Philipp Telemann; Felipe Gorriti y Osambela, eta Carl Philipp Emmanuel Bach konposatzaileen piezak joko dituzte kontzertuan.

Uztaileko azkeneko egunean Harri Beltzak antolatuta San Esteban parrokian egiten den kontzertua klasiko bat da dagoeneko. 20 urte hauetan bertan entzun ditugu Ainhoa Arteta sopranoa; Josu Okiñena pianista; Kaabestri Ensemble taldea; Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvador bikotea; Kirkit Ensemble... eta goi mailako beste musikari eta abeslari asko.

 

Gehigarriak

Harri Beltzaren udako XX. kanpainaren bukaerako ekitaldi musikala heldu da