Mugarri eta 'Oiartzun 2016' urtekaria, gaurtik salgai

12 eta 4 €ko prezioan, ohiko tokietan

Oiartzun 2016 urtekaria eta Mugarriren zenbaki berria gaurtik aurrera egongo dira salgai ohiko tokietan.

Urtekaria 4 €tan egongo da salgai. Aurten herrian izan diren kultur, kirol eta hezkuntza arloko agerkari nabarmenak bildu dira bertan. Elkarrizketa nagusia Juanito Arozena txistulariari egindakoa da.

Mugarri bildumako 23. zenbakiaren izenburua Kaparetasuna eta odol-garbitasuna Oiartzune. XVI-XIX mendeak da. Denis Alvarez Perez-Sostoa eta Iñaki Garrido Yerobi historialariaren lana da.

Toki hauetan aurkitu ditzakezue bi agerkariak salgai: 

ALTZIBAR:

- Irundarrene

ARRAGUA:

- Pikoketa estankoa

ELIZALDE:

- Killirikupe

- Garmendi txokolategia

- Urrats paperdenda

- Garmendia okindegia

ERGOIEN:

- Tolare

GURUTZE:

- Galdos

ITURRIOTZ:

- Pottolo janari-denda

- Ibarreko gasolindegia

- Martin harategia

UGALDETXO:

- Intxixu

- Mamuteko liburudenda

Gehigarriak

Mugarri eta 'Oiartzun 2016' urtekaria, gaurtik salgai