14 puntu landuko dira
Uztaileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 27, 19:00etan.
Hau da landuko den gai-zerrenda:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Hondakinen bidezko kudeaketaren aukeren azterketarako batzordea eratzeko proposamena izenez Oiartzungo EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
3) Kontratazio Mahaiaren kide, zenbait espediente zigortzaileetako eta ondare erantzukizuneko espedienteetan Nerea Goizueta Garmendia Administrazio Orokorreko Teknikari izendatzea.
4) Etxebiderekin Lankidetza Hitzarmena: Oiartzungo Udalak Eusko Jaurlaritzarekin etxebizitza babestuen eskatzaileen Erregistroan sarbidea izan dezan.
5) Udala eta Oarsoaldea SAren arteko elkarlan hitzarmena, etxebizitza hutsak merkaturatzeko egitasmoa kuadeatzeko.
6) 2016ko xanistebanetako jai egitaraua eta aurrekontua onartzea.
7) Ibargain Musika Eskola: 2016/2017 ikasturteko diru-laguntza aurreratzeko proposamena.
8) Udal aurrekontuan kreditu gehigarria bideratzeko 5/2016 kreditu aldaketaren onarpena.
9) Fundiciones Aizpurua SAri igorritako Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2013 eta 2014 ekitaldietako agiriak baliogabetu eta berriak igortzea.
10) Zenbait zergen ordainagiriak baliogabetzea.
11) Jarduera ekonomikoaren gaineko erroldan kobraezinak diren zorren aitorpena.
12) Udal aurrekontuen exekuzioaren berri ematea.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika