Eraso sexisten kontra, Lezon elkarretaratzea gaur

Oiartzungo Udalak bat egin du deialdiarekin

Oiartzungo, Errenteriako eta Pasaiako Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egin dute gaur, hilak 27, arratsaldeko 19etan joan den asteburuan Lezon, Errenterian eta Getxon izan diren eraso sexistak salatzeko Lezoko elkarteek eta Udalak herriko plazan antolatu duten elkarretaratzearekin.

Oiartzungo Udalak, oiartzuarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen die, publiko eta ahobatez adierazteko emakumeenganako indarkeria kasu guztiak gaitzesten ditugula eta horrelako gertaerak ez ditugula onartzen.

Instituzioek eta herritarrek bat egin behar dute helburu hori lortzeko, guztion ardura baita indarkeria sexisten aurrean erantzun egokia ematea eta indarkeria sexista ekiditeko baliabideak jartzea.  

Gehigarriak

Eraso sexisten kontra, Lezon elkarretaratzea gaur