Mendibilgo espaloia konpontzeko lanak hasi dira

Mendibilgo espaloia konpontzeko lanak hasi dira (Rafael Pikabea etorbide zati bat da, Zilarkalerekin izkin egiten duen zatitik Mendibil baserria artekoa). Lanek dirauten bitartean oinezkoentzako pasabidea Mendibil etxadi barrutik egokitu da.

Ugaldetxoko auzotarren eskaera zen Mendibilgo musika lokalaren pareko lurra konpontzea. Berritzeko orduan, espaloi zati guztia berritzea erabaki du Udalak.

Epe laburrean, Ugaldetxon beste espaloi bat ere konponduko da: Katalintxo bidekoa. 

Gehigarriak

Mendibilgo espaloia konpontzeko lanak hasi dira