Hondakinen bilketa ordutegi aldaketa xanistebanetan

Elizalde auzoko zenbait eremuri eragingo dio

Xanistebanetan, hondakinen bilketa ordutegia aldatuko da plaza inguruko zenbait kaletan.

Abuztuaren 2tik 7ra, goizez bilduko dira hondakinak. Ondorioz, 08:00etatik 09:00etara atera beharko dituzte bizilagunek.

Kale hauei eragiten die aldaketak: Donibane; Mendiburu; Putxutxoerreka; Aialde; Kontzejupe; Kontzejuerreka eta Rafael Pikabeako 1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak; eta Doneztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herria plazak.