Elorsoro kiroldegiko teilatua berritzeko lanak hasi dira

Udan mantenu lan gehiago egingo dira

Elorsoro kiroldegiko teilatua berritzeko lanak hasi dira gaur. Lanak erabiltzaileei ahalik eta gutxien eragiteko moduan antolatu dira.

Ez da hau izango uda honetan Elorsoro kiroldegian egingo den berrikuntza bakarra: ate automatikoa jarriko da aldageletatik beheko eta goiko solairuetara joateko eskilaretan; bilera gelako irisgarritasuna egokituko da; rokodromoan mantenu lan sakonak egingo dira...

Horiez gain, ohiko mantenu lanak egingo dira. Horretarako, abuztuaren 6tik 21eko tartea aprobetxatuko da batez ere. Egun horietan, Elorsoro kiroldegia eta Madalensoro pilotalekua itxita egongo dira.

Gehigarriak

Elorsoro kiroldegiko teilatua berritzeko lanak hasi dira