Bilbon hilketa matxistaren kontrako mobilizazioetan parte hartuko dugu Udalok

Emakume bat aurkitu zuten bortxa zantzuekin hilda uztailaren 23an Bilbon. Ikerketarekin hasita, bikote-laguna atxilotu dute. Gertakari larri hori dela eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministak gaurko, abuztuak 1, astelehena, deitu duen deialdiarekin. Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriak Niessen merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Gertakari hori dela eta, jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Erea berean, Oarsoaldeko Udalok, Errenteriako Berdintasuenrako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak hildako emakumearen familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!

Gehigarriak

Bilbon hilketa matxistaren kontrako mobilizazioetan parte hartuko dugu Udalok