AISA: Herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen

Matrikulatzeko epea, irailaren 1etik 30era

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorriberrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan.

Norentzat:

Oiartzunera, Errenteriara, Lezora eta Pasaiara munduko gainerako herrietatik etorriberri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrentzat.

Helburua:

Euskal Herrira, zehatzago, Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek euskararanzko lehen hurbilpena egitea. Gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea.

Eskolak non emango diren:

Oiartzunen, Intxixu AEK euskaltegian. Euskaltegi horretako irakasleek emango dituzte eskolak baina horrek ez du nahitaez eskolak euskaltegian emango direnik esan nahi. Eskolak emateko lekua moldatu ahal izango da, beraz, ikasleek nahi luketen beste egoitzaren batera ere.

Ikastaroaren iraupena:

Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta eskolak urriaren 3tik otsailaren 5era bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan.

Ikastaroaren modulazioak eta ordutegia ikasleek aukeratu/erabakiko dute, ahal dela, izena emateko orduan edota, bestela, taldekatzeko deia egiten zaienean. Asteko egunak aukera izango dituzte, asteko bi orduko bi saio egiteko, baita, nahi izatera, larunbat goizetan lau orduko saioak egiteko aukera ere.

Matrikulatzeko epea eta modua:

Irailaren 1etik 30era (biak barne). Nork bere herriko Udalaren Euskara zerbitzura deitu edo joan beharko du:

943 49 38 42, Fermiñene etxea (Aialde, 3).

Matrikularen prezioa:

Matrikularen prezioa 5 €koa izango da. Matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetu.

Ikasturte bukaeran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dute.

Haurtzaindegi zerbitzua:

AISA ikastaroetan parte hartuko duten gurasoentzako eskola orduetan doako haurtzaindegi zerbitzua eskaintzeko aukera aztertuko da kasu bakoitzean.

Gehigarriak

AISA: Herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen