Ireki da Kuadrillategin izena emateko epea

Izen-ematea, irailaren 23a arte 

Ireki da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta Oiartzunen, DBH 1. eta DBH 2. mailako gazteek emen ahal izango dute izena irailaren 23a arte.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egunpasak, asteburupasak... eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du, horretarako banatuko diren izen-emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz.

Oiartzunen saioak irailaren 30ean hasiko dira.

Gehigarriak

Ireki da Kuadrillategin izena emateko epea