Larzabal etxadiko aparkalekua konpontzeko lanak hasiko dira datorren astean

Multikirol pista ere jarriko da

Arraguan, Larzabal etxadi ondoan dagoen udal aparkalekua asfaltatu eta konpontzeko lanak datorren astean hasiko dira (Oiartzungo Udalaren zatia konponduko da; anbulatorio aurreko aparkalekuaren jabetza Errenteriarena baita).

Honez gain, multikirol pista bat jartzeko lanak ere egingo dira inguru horretan, epe berean. Guztira, bi hilabete inguruko lanak izango direla aurreikusten da.

Bizilagunei, lanek dirauten bitartean sortuko diren eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die Udalak, baina auzoaren hoberako izango delakoan dago.

Aparkalekua konpontzea Arraguako auzotarren aspaldiko eskaera da, eta kirolerako aisialdi gunea jartzeko eskaera ere bide beretik dator.

Gehigarriak

Larzabal etxadiko aparkalekua konpontzeko lanak hasiko dira datorren astean