Manuel Lekuona bibliotekako ganbara Ikasle Gela gisa irekita

Beheko aretoa urte guztian 17ak arte irekita mantenduko da

Manuel Lekuona bibliotekako ganbara Ikasle Gela izango da gaurtik aurrera, bibliotekako ordutegiaren barruan (astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00/16:00-20:00 eta larunbatetan, 09:00-13:00).

18 urtez goitiko ikasleentzako bideratua dago zerbitzua, ikasteko isiltasun giro egokia egon dadin eta orain arteko toki falta konpontzeko. 18 lagunentzako tokia, interneteko lotura duten ordenagailuak eta igogailua bertaraino ditu Ikasle Gela honek.

Bide batez, beheko Ikasle Gela irekita mantenduko da 09:00etatik 17:00ak arte, urte osoan zehar. Areto hori, unibertsitateko azterketa garaia denean 22:00ak arte egongo da irekita, astelehenetik igandera.

Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Iñaki Pikabea Obra eta Zerbitzuen zinegotziak inauguratu dute Ikasle Gela berria.

Gehigarriak

Manuel Lekuona bibliotekako ganbara Ikasle Gela gisa irekita