Lehenengo saioa hilaren 20an izango da, Oier Guillan idazlea bertan dela
Manuel Lekuona bibliotekako Irakurketa Taldea martxan jarriko da ikasturte honetan ere.
Irailetik ekainera, hilean liburu bat irakurri eta iritziak trukatzeko elkartuko dira irakurzaleak (asteartez, 20:00etan).
Ikasturtea hasteko, saio irekia prestatu dute hilaren 20rako. Oier Guillan idazlearen Herio heroi/Arra arraroa liburua (antzerkirako bi testu dira) irakurri ondoren, Guillanekin berarekin tertulian ariko dira.
Irakurketa Taldean parte hartu nahi duten irakurleek bibliotekako sarreran hartu dezakete liburua.
Goiatz Labandibar izango da dinamizatzailea.
Hauek 2016 urte bukaera arte Irakurketa Taldean irakurriko dituzten liburuak eta tertulia egunak:
Irailak 20: Herio heroi/Arra arraroa. Oier Guillan
Urriak 18: Arestiren biografikoa. Adur Larrea
Azaroak 15: Alter ero. Bertol Arrieta
Abenduak 13: 12etan bermuta. Jasone Osoro
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika