Errenterian bihar 19:30ean egingo den elkarretaratzearekin bat egin du Oiartzungo Udalak
Atzo, irailak 5, goizaldean Lezon emakume batek sexu eraso baten biktima izan zela salatu zuen.
Gertakari horren aurrean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministak biharko, irailak 7, asteazkena, deitu dituen deialdiekin.
Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkatalgunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta ahobatez adierazinahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika