Bide Berdeen Eguna izango da hilaren 18an

Bizikleta martxak abiatuko dira Oiartzun, Pasaia eta Errenteriatik

Bide Berdeen Eguna izango da hilaren 18an (igandea) Arditurriko bidegorrian. Pasai San Pedrotik abiatuta (pilotalekuan, 09:00), bosgarren bizikleta martxa egingo da Arditurriko bidegorrian barrena, Trintxerpe (azokan, 09:15), Pasai Antxo (Ibaiondo pilotalekuan, 09:45), Errenteria (Gamon zumardia, 09:30) eta Oiartzundik (Doneztebe plazan, 10:00= ere abiatuko dira martxak. Guztiak Arditurriko meategian bukatuko dira. Edozein adinentzako moduko bide erraza da ibilbidea.

Goiz guztian zehar, Arditurriko meategian jolasak (bizikletarekin eta herri kirolak), segway zirkuituluak (meategiak bisitatzen dituztenentzako dohainik) eta bizikletarentzako gordailua izango da.

Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera ere izango da Bide Berdeen Egunean, prezio murriztuan (11:00etatik 14:00etara): oinarrizko bisitra 3 €tan eta sakonekoa, 4 €tan.

Gehigarriak

Bide Berdeen Eguna izango da hilaren 18an