Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da ikastetxeetako sarrera-irteera ordutegietan

Oinezkoen segurtasun hobetzeko neurria da

Datorren astelehenetik aurrera (hilak 12), Tronpeoko malda (Iturrioztik Haurtzaro Ikastolara igotzen dena) norabide bakarrekoa izango da ikastetxeetan mugimendu gehieneko orduetan: 07:45etik 09:15era eta 16:00etatik 17:00etara. 

Ordu horietan, Tronpeoko malda jaitsi bakarra egin ahal izango da, udaltzainek itxi egingo baitute goranzko norabidea.

Udalak eta ikastetxeek elkarrekin adostu dituzte ordutegiak, hartara, oinezkoen segurtasuna gehitzeko eta ordutegi horietan ikastetxe inguruan sortzen den trafiko arazoa konpontzen ahalegintzeko. Udan Tronpeoko maldan oinezkoen bideak markatu zuen Udalak.

Gaurtik, udaltzainak aldaketaren berri informatzen hasi dira ordutegi horretan bertatik pasatzen diren auto-gidariei.

Gehigarriak

Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da ikastetxeetako sarrera-irteera ordutegietan