Karrikan erreka errekaltzeko lanak hasi dira

Karrika auzoan, Karrika errekaren errekaltzea egiteko lanak hasi dira. Errekak errepideari jandako lurra indartzeko lanak dira eta 27.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak lan hauetan.

Karrika errekak errepide zati batean lurra azpitik jana du. Hori betetzeko eta errekako horma indartzeko egingo dira lan hauek. Lanek astebeteko iraupena izango dutela aurreikusten du Udalak.

Karrikako auzo batzarrean eginbeharreko lehentasunen artean aipatu zen erreka errekaltzeko lan hau.

Gehigarriak

Karrikan erreka errekaltzeko lanak hasi dira