Txinalka antzerki taldean izen-ematea, hilaren 19a arte

Gurutzeko festetan emanaldia eskainiko du taldeak

Txinalka, helduen antzerki taldean izena emateko epea hilaren 19a arte egongo da irekita, udaletxean eta Elorsoro kiroldegian.

Ikasturte honetan Teresa Andonegi izango da irakaslea eta eskolak asteazkenetan emango dira Karaez kaleko lokalean, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengo eskola eguna urriaren 5a izango da.

Matrikula 60 € izango da oiartzuarrentzako eta 80 € kanpokoentzat. Izen-ematea orriarekin batera kuota ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da (Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontua).

Izen-emate orriak toki hauetan daude: Manuel Lekuona biblioteka; Elorsoro kiroldegia; udaletxea; anbulatorioa; Garmendi txokolategia; eta, Makutxo eta Amazkar tabernak.

Bide batez, datorren astean Txinalkak iazko ikasturtean prestatu zuen Oooh Paris antzezlana berriz eskainiko dute taldekideek Gurutzeko festetan (irailak 17, 22:00etan, Gurutzeko pilotaletakuan).

Gehigarriak

Txinalka antzerki taldean izen-ematea, hilaren 19a arte