Bertso bazkarirako gonbita luzatu dute Elizalde Herri Eskolak eta Udalak

Arzallus, Egaña, Lizarralde eta Lujanbio ariko dira bertsotan datorren larunbatean

Elizalde Herri Eskolak hirugarren urtez bertso saioa antolatu du, Oiartzungo Bertso Eskolaren laguntzarekin. Gaur, Josune Cousillas Kultura zinegotziak, Andoitz Apaolaza Elizalde Herri Eskolako zuzendariak eta Ander Lizarralde bertsolariak ekimena aurkeztu dute.

Kategoriko bertsolariak elkartuko ditu saioak: Lizarralde bera, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan, 13:30ean eskolako pilotalekuan hasiko den bazkarian (haurrentzako ekintzak izango dira bazkalondorenean). Gai-jartzailea Leire Beloki izango da, Elizalde Herri Eskolako gurasoa.

Txartelak 20 (helduak), 12 (gazteak) eta 5 €tan (haurrak) daude salgai Elizalde Herri Eskolan bertan, Elorsoro kiroldegian, Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian.

Oiartzungo Udalak, eskolaz kanpoko jardueretan euskal kulturaren alde Elizalde Herri Eskolak ere egiten duen lana goraipatu nahi du eta herritar bertsozaleak bazkaritara animatu. 

Gehigarriak

Bertso bazkarirako gonbita luzatu dute Elizalde Herri Eskolak eta Udalak