Kuadrillategin izena eman daiteke hilaren 23a arte

DBH 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako egitasmoa da

Kuadrillategin izena emateko epea irekita dago DBH 1. eta 2. mailako ikasle oiartzuarrentzat. Elizalde Institutuan eta Haurtzaro Ikastolan aurkezpenak egin dituzte egun hauetan hezitzaileek, egitasmoa azaltzeko.

Kuadrillategi lagunartean euskaraz ongi pasatzeko egitasmoa da, ekintzak prestatu, lagun berriak egin eta ongi pasatu nahi duten gaztetxoentzat. Eskualdeko herri guztietan dago martxan. Oiartzungo kasuan, Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen elkarlanari esker gauzatzen da.

Izena emateko orriak banatu dira bi ikastetxeetan eta beteta, idazkaritzetan entregatu behar dira. Kuadrillategiko begiraleek irailaren 23an jasoko dituzte.

Herrian ikasten ez duen ikasle oiartzuarrek parte hartu nahi baluteke, Euskara teknikariaren bulegoan eman beharko dute izena (Fermiñene etxean).

Saioak urrian hasiko dira eta gaztetxea izango da topalekua. 

Gehigarriak

Kuadrillategin izena eman daiteke hilaren 23a arte