Ikasleekin euskararen arnasguneen gaia lantzeko formakuntza tailerra eman du UEMAk

Herriko ikastetxeetako irakasleek, Ttur-Tturreko kideek eta Udalak parte hartu dute saioan

Atzo, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Instititutuko irakasleek, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek (motibazio saioak ematen dituzten suspertzaileek) eta udaleko Euskara Sailak herriko gazteekin euskararen arnasguneen gaia nola landu azaltzeko formazio tailerrean parte hartu zuten.

UEMAk soziolinguistikaren inguruan duen unitate didaktikoa herriko hezkuntza plangintzan nola txertatu landu zuten Maddi Gallastegi teknikariarekin: euskararen arnasguneak, hizkuntz ekologia... izan zituzten hizpide saioan.

15 urtetik goiti daramatzate Oarsoaldeko udalek herrietako euskalgintzarekin eta ikastetxeekin elkarlanean, ikasleen artean hizkuntzaren inguruko motibazio saioak ematen. UEMAren material berria oso lagungarria izango da.

Gehigarriak

Ikasleekin euskararen arnasguneen gaia lantzeko formakuntza tailerra eman du UEMAk