Batxillergoko ikasleek Prosa eta Poesia lehiaketan parte hartzeko aukera dute

Azaroaren 3a arte bidal ditzakete lanak Euskara zerbitzura

Prosa eta Poesia lehiaketa antolatu du Udalak 29. aldiz, zortzi eta 18 urte arteko oiartzuarrentzat (herrian jaiotakoak, erroldatuak edo bertan ikasten dutenentzat). Derrigorrezko hezkuntzako mailetan, herriko ikastetxeen bidez parte hartzen dute nagusiki Prosa eta Poesia lehiaketan haur eta gaztetxo oiartzuarrek. Horregatik, Udalak herritik kanpo ikasten duten 16 eta 18 urte arteko gazteei parte hartzeko dei berezia egin nahi die ohar honen bidez.

Lanek argitaragabeak eta euskaraz izan behar dute, gai librean. Idazle bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake mota bakoitzean. Poesian, lanek 40 lerro izango dituzte. Prosan, gehienez hiru orrialdeko luzera.

Lanek baldintza hauek bete behar dituzte: ordenagailuz idatzia; A4 neurrian; bi espazioko tartea eta lehenengo orrialdean izengoitia.

Bi kopia kartazal itxi baten barruan aurkeztu behar dira Oiartzungo Udaleko Euskara zerbitzuan (Aialde kalea, Fermiñene etxea). Kartazalaren azalean datu hauek jarri beharko dira: lan mota (Prosa edo Poesia); ikasmaila eta adina, eta izengoitia. Barruan, beste kartazal itxi batean, datu pertsonalak eman beharko dira: izengoitia; izen-abizenak; ikasmaila eta adina; ikastetxea; helbidea eta telefonoa.

120 €ko bina sari banatuko dira lan mota bakoitzean. Azaroaren 3ko eguerdia izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna.

Gehigarriak

Batxillergoko ikasleek Prosa eta Poesia lehiaketan parte hartzeko aukera dute

Estekak