Iazko erabiltzaile kopurua mantendu du udako igerilekuak

Erabiltzaileen ia %88 Elorsoro kiroldegiko bazkideak izan dira

Irailaren 11n itxi zen udako igerilekua eta udako erabiltzaileen datuak eman ditu dagoeneko: iazko kopurua mantendu da. Guztira, 26.476 lagun joan dira aurten udako igerilekura. Erabiltzaile gehienak (%87,85) Elorsoro kiroldegiko bazkideak izan dira. Hala ere, eguneko txartela erosi duten erabiltzaileen kopurua igo egin da iaztik.

Eguraldi kaxkarra dela eta, ekainaren 11tik irailaren 11ko tartean zazpi egunez egon da itxita udako igerilekua egun osoz. Beste 14 egunetan goizez itxita egon da eta egun batean, arratsaldez.

Aurten, taldeen bisita kopurua jaitsi da. Uztailean eguraldiak ez duenen horrenbeste lagundu, herriko udalekutako haurrak igerilekura gutxiago joan izanak eragin du  jaitsiera.

Gehigarriak

Iazko erabiltzaile kopurua mantendu du udako igerilekuak