11 puntu landuko dira
Iraileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean (hilak 28), 19:00etan. 11 puntu landuko dira eta ohi bezala, saio irekia izango da:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Abenduaren 1ean ospatuko de Hiesaren Aurkako ekintzen Nazioarteko Eguna.
3) ELI-2 eremuan Inmobiliaria de Orio Txoko Txiki SLren jabetzakoa den lurrari dagokion desjabetze espedientean okupazio beharra aldarrikatzea.
4) 2017. urterako Udal Zerga Ordenantzaren aldaketak.
5) Lanbarren poligonoko Plan Partzialaren moldaketaren behin betiko onarpena.
6) Urkabe mendian, Beloaga bidea A herribidea berreskuratzeko espedientea hastea.
7) Elorsoro kiroldegiko estalkiaren isolatze termikoa egiteko obra baimenagatik ordaindu beharreko zergaren hobari eskaera.
8) Haurtzaro Ikastolako DBH eraikuntzaren 3. solairua birgaitzeko obra baimenagatik ordaindu beharreko zergaren hobari eskaera.
9) Hainbat zergen ordainagiriak baliogabetzea.
10) Beste organoen jardueraren jarraipena.
11) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika