Alokairura bideratzeko etxebizitza hutsak bilatzen ari dira Udala eta Etxebide

Herrian dauden etxebizitza hutsak alokairu duinera bideratzeko egitasmoa martxan jarri dute Udalak eta Etxebidek.

Etxebizitza hutsak kaptatzeko fasean dago orain egitasmoa. Etxebizitza huts horien jabeek abantailak eta laguntzak jasoko dituzte zerga, berritze-lan eta aseguruetan egitasmo honetan sartzen badira.

Egitasmo honetan interesatua daude etxejabeek informazio gehiago jaso dezakete helbide honetan:

Etxebizitza Bulegoa

Helbidea: Mamut merkatalguneko bulegoak (Oarsoaldea Garapen Agentzia). Astigarragako bidea 2, 2. solairua.

Telefonoa: 943 49 41 29

Ordutegia: Zita eskatzeko, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

E-maila: etxebizitza@oiartzun.org