San Esteban parrokiako organoa eta kanpaiak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira

Herriko ondarea ezagutzera animatu ditu Udalak herritarrak

San Esteban parrokiako Cavaillé-Coll organoa eta kanpaiak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte Soinuenea Fundazioak, Cavaillé-Collen Lagunak Elkarteak eta Oiartzungo ezkilajoleek, eta gaur, antolatzaileek, Josune Cousillas Kultura zinegotziarekin batera, ekimena aurkeztu dute.

Urriaren 8an (larunbata) bi bisita gidatu egingo dira: bi goizez (11:00etan eta 12:00etan) eta beste bi arratsaldez (16:30ean eta 17:30ean). Bisitak 50 minutuko iraupena izango du eta aurrez erreserba egiteko aukera dago 943 49 35 78 telefonora deituta. Bisitek kopuru mugatua izango dute: 20 lagun bakoitzean.

Bisita gidatuak eta musikatuak izango dira. Gida lanetan, Anton Mendizabal eta Joseba Zabaleta ariko dira. Organistak Esteban Agirre eta Begoña Bergaretxe izango dira; txistulariak Aitor Arozena eta Jon Ansorena, eta kanpaijoleak Joxe Mari Egues, Larraitz Mitxelena, Lorena Zalakain eta Zabaleta bera.

Udalak herriko ondarea ezagutzera emateko antolatutako saio hauek azpimarratu nahi ditu, herritarrak hain ezezaguna den gure historiaren eta kulturaren altxor hauek ezagutzera bultzatuz. Antolatzaileei ere eskerrak eman dizkie Cousillasek, herriko ondarea ezagutzera emateko egiten duten lanarengatik. 

Gehigarriak

San Esteban parrokiako organoa eta kanpaiak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira