Jarduera ekonomikoaren zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epea hasiko da bihar

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta hondakinen gaineko tasa (urteko bigarren seihilekoari dagokiona) ordaintzeko epeak hasiko dira bihar, urriaren 1a.

Ordainketa helbideratua duten herritarrei urriaren 28an (jarduera ekonomikoak) eta 31n (hondakinen tasa) kobratuko dizkie Udalak.

Bi kasuetan, azaroaren 10a izango da ordainketak egiteko azkeneko eguna.