Elorsoro kiroldegiko bazkide izateko laguntza eskatzeko epea, irekita

2017ko bonoei eragingo die

Elorsoro kiroldegiko2017ko bonoen ordainketarako laguntzak eskatzeko epea ireki da gaur (urriak 3). Laguntzak azaroaren 11 arte eskatu daitezke Elorsoro kiroldegian bertan. 

Laguntza jasotzeko aukera izango dute Oiartzunen erroldatuak egon eta Udalarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak dituztenek, %33tik goitiko ezintasuna dutenek edota baldina ekonomiko bereziak dituztenek (baremo batzuk gainditzen ez badituzte edo, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Larrialdietarako laguntza edo Kotizatu Gabeko Pentsioaren onuradun badira). 

Eskaera orria bete eta kasu bakoitzari dagozkion agiri justifikagarriak aurkeztu beharko dira laguntzak eskatzeko.

Informazio guztia, www.oiartzun.eus eta www.elorsoro.com webguneetan edo Elorsoro kiroldegian bertan eskatuta. 

Gehigarriak

Elorsoro kiroldegiko bazkide izateko laguntza eskatzeko epea, irekita

Fitxategiak