Olaldeko auzo lokalaren erabilera definitzeko bilera, bihar

Bihar (hilak 5, asteazkena) Altzibarko Olaldeko lokalaren erabilerak definitzeko bilera irekia izango da auzotarren eta Udalaren artean. Bilera 19:30ean hasiko da, eskoletan (Agerre-alde etxadian).

Udalak obrak egiten hasteko hiru proposamen eramango ditu, lanak egiten hasteko irizpideak jasotzeko altzibartarren eskutik. Udal ordezkaria Altzibarko zinegotzi arduraduna izango da: Eneritz Arbelaitz.

Auzotarrek dagoeneko zenbait bilera egin dituzte euren kabuz lokalaren erabileraren inguruan.

Gehigarriak

Olaldeko auzo lokalaren erabilera definitzeko bilera, bihar