Amerika, Afrika eta Asiako hizkuntza gutxitutako hiztunei harreman egingo zaie asteburuan

Udalak Garabideren proiektua laguntzen du

Garabidek antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Aditu tituluko ikasleei harrera egingo die Oiartzungo Udalak asteburu honetan. Ioritz Aizpuruk (Euskara zinegotzia) eta Eneritz Arbelaitzek (Ingurumen zinegotzia) ongietorria emango diete taldeari bihar eta larunbatean berriz Aditu Tituluko ikasleekin elkartuko dira, sor daitezkeen elkartruke eta harremanen inguruan hitz egiteko.

Ikasleek Arritxulo aterpetxean ostatu hartu eta eskolak jasoko dituzte.

Hizkuntza gutxituen kooperazioan jarduten du Garabide Elkarteak. Kooperazio horren baitan, bi urtez behin Aditu Titulua eskaintzen die Amerika, Asia eta Afrikako hizkuntza gutxituetako eragile izan daitezkeenei, euskararen biziberritzean egindako pausoak azaldu eta euren komunitateetan proiektuak martxan jartzen laguntzeko.

Oiartzungo Udalak Garabide diruz laguntzen du, hizkuntzaren eta kooperazioaren arloan lanean jarraitzeko baliabideak izan ditzan. 

Gehigarriak

Amerika, Afrika eta Asiako hizkuntza gutxitutako hiztunei harreman egingo zaie asteburuan