LANIN egitasmoko azkeneko bilera irekia, ostegunean

Hilabete bukaeran prozesuaren emaitzak aurkeztuko dira

Enpresa ttikiak euskalduntzeko LANIN egitasmoak langunearen azkeneko bilera irekia egingo du enpresa, euskalgintza eta gaian interesa duten herritar guztiekin. 

Saioa heldu den ostegunean (hilak 13) izango da, 19:00etan Elorsoro kiroldegiko bilera gelan.

Langunearen azken bilera honetan datozen hiru urteetan Oiartzungo Udalak enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera gehitzeko egin beharreko proposamenaren azken zirriborroa aurkeztu eta osatzea da asmoa.

Hilabete honen bukaeran (urriaren 27an) azken sei hilabeteetako prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Udalak eta Ahizek. Aurkezpen irekia izango da.

Gehigarriak

LANIN egitasmoko azkeneko bilera irekia, ostegunean