Eskalada eskolan izena emateko epea irekita dago

6 urtetik goitikoentzako eskaintza da

Eskalada ikastaroak eskainiko dira berriz ere Elorsoro kiroldegiko rokodromoan. Izen-ematea hilaren 31 arte dago irekita, kiroldegian bertan.

Haur (6-12 urte), Nerabe (13-17 urte) eta Helduentzako (18tik goiti) taldeak eskainiko dira. Elorsoro kiroldegiko bazkide izatea ezinbesteko baldintza izango da.

Eskolak astelehen eta ostegunetan izango dira, bakoitza ordu eta erdikoa. Taldea martxan jartzeko sei ikasle beharko dira.

Kuota 80 €koa izango da haurrentzako edo astean saio bakarra egingo duten nerabe eta helduentzako. Izan ere, 13 urtetik goitikoek astean bio saio egiteko aukera ere izango dute, 150 €ren truke.

Azaroaren 3an hasiko dira eskolak eta txanda martxoaren 2an bukatuko da. Irakaslea Gipuzkoako Mendizale Federazioak izendatuko du.

Gehigarriak

Eskalada eskolan izena emateko epea irekita dago