Zortzi puntuko gai-zerrenda landuko da
Urriko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean (hilak 26), 19:00etan udaletxeko areto nagusian.
Gai-zerrenda hau landuko da:
1) Aurreko batzarraldien akten onarpena.
2) TECHE SL-k Udalaren aurrean jarritako 578/2015 auzi zibilean Donostiako Lehen Instantziako 7 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren berri ematea eta egikaritzeko agindua ematea.
3) Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, SAU Eusko Jaurlaritzako Lurralde politikako Sailburuaren 2016/09/26ko ebazpenaren aurrean (sail berdineko sailburuordearen 2016/04/11ko ebazpenaren kontra Udalak jarritako gora gotzeko errekurtsoa ezeztatzen duena) auzi-errekurtsoa tartekatzeko erabakiaren berrespena.
4) Lanbarren Parke Logistikoan Arañaburu kaleko zati baten desafektazioa. Hasierako onarpena.
5) OKISAri dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa.
6) Hainbat zergen ordainagirien baliogabetzea.
7) Beste organoen jardueraren jarraipena.
8) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika