Erraustegia eraikitzeko 2010eko Ingurumen abimena baliatzea eragozteko, auzi errekurtsoa jarriko du Udalak

Urriko ohiko udalbatzarra izan zen atzo. Zortzi puntuko gai-zerrenda landu zuten zinegotziek, ia gehienak tramiteko puntuak.

Bigarren puntua izan zen EH Bildu eta EAJren artean desadostasuna piztu zuen bakarra. Gipuzkoako hondakinen Kudeaketa SAUri, 2010ean jasotako Ingurumen baimena aldatzen utzi zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak aurtengo apirilean -Donostiako erraustegia egiteko bidea errazteko-. Oiartzungo Udalak gora jotzeko errekurtsoa jarri zion ebazpen horri, bertan behera uzteko eskatzeko eta 2010eko baimena iraungita dagoela uste duelako. Errekurtsoa ez du onartu Eusko Jaurlaritzako Lurralde sailburuordetzaak (irailean iritsi zen erabakiaren berria Udalera) eta ondorioz, orain, gauza bera eskatzeko Donostiako epaitegian Auzi Errekurtsoa jartzea erabaki da, EH Bilduren Gobernu Taldearen aldeko botoekin.

EAJren izenean, Rafael Bergaretxek azaldu zuen beraien ezetzaren arrazoia: "Ez genuen oso ongi ulertu errekurtsoa jau zenik. Pentsatuko duzue zertan ote gabiltzan lehen baietz esan eta orain ezetz esaten, baina ez genuen ulertu errausgailuaren inguruko inpaktuaz ari ginenik".

Lanbarrenen kamioientzako aparkalekuak antolatzeko bigarren fasea

Lanbarrenen kamioientzako aparkalekuak antolatzeko bigarren faseari ekitea ere onartu zen atzo, ahobatez. Horretarako, bi sektore desafektatzeko prozesua martxan jarri zen atzo.

Urriko protokolo gastua 89,56 € izan da, bidaiatan.