Oiartzuarren kontsumo ohituren inguruko inkesta egiten hasiko da Aztiker datorren astean

Udalak martxan duen merkaritza ttikia suspertzeko egitasmoko parte da galdetegia

Datorren astelehenetik (urriak 31) aurrera, Aztiker telefono bidezko inkestak egiten hasiko da Oiartzunen, herritarren kontsumo ohiturak ezagutzeko asmoarekin.

Inkesta herriko merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoarekin lotuta dago. Diagnostiko fasean, oiartzuarren ohiturak eta iritziak ezagutzea ezinbestekoa da etorkizuneko pausoak planteatu ahal izateko. Orain arte merkatariei egindako galdetegietan jasotako ikuspuntua osatzeko ere garrantzitsua izango dira herritarren erantzunak.

Oiartzungo Udalak herritarrei inkesta erantzuteko eskatu nahi die, herriko merkataritza ttikia suspertzea guztion egiteko eta guztiontzako onuragarria izango baita.

Gehigarriak

Oiartzuarren kontsumo ohituren inguruko inkesta egiten hasiko da Aztiker datorren astean