Lintzirin atzeko barne-errepidea konpontzen hasi da Udala

Hiru hilabeteko epea izango dute lanek

Udalaren jabetzakoa den Lintzirin atzeko barne-errepidea konpontzeko lanak hasi dira. Hiru hilabeteko irauopena izango dute, aurreikuspenen arabera.

Lehenengo fasean, Carrefour inguruan hasi dira lanak -zubia barne-. Handik, Arragua alderako norabidean jarraituko dute.

Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu lanak. 621.536,92 €ko inbertsioa egingo du Udalak konponketa lan hauetan.

Eremuak konponketa integrala behar du

Eremuaren egoera kaxkarra dela eta, trafiko azterketa egin du Udalak; Lintziringo barne-errepidea eraberritzeko egitasmoa horren ondorio izan da.

Arragua-Makarraztegi eremuan egingo den lehenengo interbentzioa da hau. Hala ere, biziberritze integrala behar du eremuak eta faseka egin beharko da. Ibilgailuen trafikoari ez ezik, oinezkoen beharrei erantzun behar zaio eta argiteria publikoz hornitu beharko litzateke eremua.

Hurrengo fase horiek gauzatzeko behar-beharrezkoa izango da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza.

Gehigarriak

Lintzirin atzeko barne-errepidea konpontzen hasi da Udala