Euskararen arnasgune tailerra izango da larunbatean

Goizez izango da saioa

Euskararen arnasguneei buruzko tailerra izango da datorren larunbatean, hilak 12, Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta.

Haurtzaro Ikastolako jantokian izango da tailerra, UEMAko teknikariek gidatuta, 10:30etik 13:00etara.

Datuek erakusten dutenez, geroz eta herri erdaldunagoa da Oiartzun. Gaiaren inguruan hausnartu eta sentsibilizatu nahi ditu herritarrarek tailer honek: egoera aztertu eta aurrera begira jarri, euskararen arnasgune diren herriek hala izaten jarraitu dezaten.

Gaiarekiko kezka duten guztiak, baita Oiartzunen euskararekin arazorik ez dagoela pentsatzen duten horiek, gonbidatu nahi dituzte Udalak eta Ttur-Tturrek saiora.

Oiartzun herri euskalduna izatea nahi badugu, denon ahalegina beharko da.

HAUSNARKETAK:

Martxoan, euskararen arnasgune tailerra izan zen. Parte hartu zuten zenbait herritarrek Udala Informatzen aldizkariko azkeneko zenbakiak horrelako hausnarketak konpartitu zituzten: 

Josu Delgado: "Euskara bazterretik erdigunera eramaten ez badugu, jai daukagu".

Izko Lekuona: "Nire lehenengo sorpresa izan zen galdetu zutenean Oiartzunen ea arnasgunea zen edo ez, datuek esaten dutela ezetz".

Aintzane Lertxundi: "Azkeneko 25 urtetan  herrian aldaketa handiak eman dira: bizimoduan, gizartean... eta hizkuntzan eragina daukat".

Arrosa Lizaso: "Astebetez hausnarketa ttiki bat egiteko eskatuko nioke jendeari: zer izan nahi duen; nola bizi nahi duen Oiartzunen; eta euskaraz bizi nahi badu, hala bizi ote den".

Aitzol Mendiburu: "Orduan eta jende gehiago saiatzen da euskara ikasten, baina erabileran pott egiten dugu".

Pepi Mujika: "Duela 26 urte ezagutu nuen OIartzunek eta orain ikusten dudanak ez dute ezertxo ere ikusteko, eta horrek min ematen dit".

Aingeru Palomo: "Tailerrak balio izan dit zerbait egin behar dugula jakiteko".

Yurima Sagastuy: "Jendea Oiartzunera etorri da euskaraz bizi den herria delako, hala ere, erabilera jaitsi da. Arrazoiak ez dira argiak, baina zerbait egiteko gogoa badago".

 

Gehigarriak

Euskararen arnasgune tailerra izango da larunbatean