Baditugu Oiartzungo arropa-dendetan euskaraz erosteagatik saria izan dituzten irabazleak!

Euskara Oarsoaldeko Komertziora planeko ekimen-sortaren baitan, Euskaraz dotoreago egitasmoan Oiartzungo arropa-dendetan euskaraz erosten duten bezeroen artean gindako zozketan irabazle izan den Begoña Larruskainekin hitz egin dugu. Begira zer dioen:

BEGOÑA LARRUSKAIN (Oskarbi arropa-dendan egokitu zaio deskontu balea)

Zer iruditu zaizu deskontu-baleen kanpaina?

Oso ondo. Nik bertako dendetan erosteko ohitura dut, eta ona da haientzako. Dendetara sartzean euskaraz egitea naturalki ateratzen zait, eta egun horretan ere halaxe egin nuen: Arratsalde on, zer moduz zeate? eta horik aurrera ere berdin jarraitu genuen. Ordaintzera joan nintzenean sorpresa izan zen niretzako 10 € gutxiago ordaindu behar nituela izatea, pozgarria.

Horrelako kanpainak beharrezkoak direla uste duzu?

Bai, indartzeko ongi datoz.

Ba al zenuen kanpaina hauen berri? 

Bai, baina egia esateko hasieran ez nintzen konturatu kanpaina bera zenik. Ekainean Euskaraz dotoreago jartzen zuen poltsa opari eman zidaten. Duela urte batzuk, arrandegietan egindako kanpainan ere saridun suertatu nintzen, baina zuek esan arte, ez ditut batzuk eta besteak lotu.

IBAN PEREZ Intersport Extreme dendako langilearekin ere aritu gara kanpainaren inguruan.

Zer iruditu zaizu deskontu-baleen kanpaina?

Kanpaina positiboa da, oro har egiten den guztia positiboa da gabeziak baditu ere. Gure kasuan, gure hutsuneak ikusteko balio izan digu, eta barne-dinamikan aldaketak egiteko. Kanpora begira, bezeroei begira, ez dugu aldaketa handirik sumatu. Saiatzen gara bezeroei euskaraz egiten, baina oraingoz ez dugu aldaketa handirik nabaritu. Propaganda eta horrelakoak ere euskaraz egiten ahalegintzan gara. Baina gure kasuan, barnera begira eragin handiagoa izan du kanpora begira baino.

Horrelako ekimenek laguntzen dute bezeroek euskara gehiago erabil dezaten?

Gure kasuan ez dugu asko nabaritu. Gehienetan bezeroek ez dakite kanpainarik egiten denik ere. Bakarren batek esan digu bazekiela, baina gutxienak dira.

Zer egingo zenuke zuk bezeroek euskaraz eska dezaten?

Nik uste dut barne mailako aldaketekin eragin dezakegula. Dendara sartu eta idatziak euskaraz ere badaudela ikustea lagungarria dela uste dut. Eta horretaz gain, ahalik eta jende gehienarengana iristea garrantzitsua da, jakin dezatela euskaraz ere egin dezaketela. Horretarako komunikabideetara heltzea garrantzitsua da, hori lortuz gero, zerbait egin daiteke. 

Datuak

Oiartzunen 18 dendak parte hartu dute kanpainan. 50 deskontu-bale inguru banatu dira.

Saridunen erreakzioak, oro har, jendeak gustura hartu du deskontua. Baten batek argazkia atera eta lagunei bidali omen zien whatsappeko taldera. Beste denda batean, ohartxoak idatzi dituzte jaso dut ordainagiria bete dutenean: oso ideia ona edo mila esker idatzi dute, adibidez.

 

Gehigarriak

Baditugu Oiartzungo arropa-dendetan euskaraz erosteagatik saria izan dituzten irabazleak!