Amerikako hizkuntza gutxituei buruzko mahai-ingurua, ostegunean

Garabide eta Udalaren elkarlanaren fruitua da

Datorren ostegunean (abenduak 1), Garabide Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako Enbido txikira! mahai-ingurua izango da (udaletxeko areto nagusian, 18:00etan). Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak ikastaroko parte-hartzaileen lekukotasunak ezagutzeko aukera izango da.

Hego eta Erdi Amerikako hizkuntza gutxituen egoeraren berri emango dute Filomena Nina Huarcachok (aimara, Bolivia); Horacio Ulcuek eta Viviana Gonzalezek (nasak, Kolonbia); Jose Angel Koyocek (maia yukatekoa, Mexiko) eta Saraguro Intiraimi Cartuchek (kitxua, Ekuador).

Euren egoera azaltzeaz gain, euskaldunok euskara biziberritzeko gure estrategian ikusten dituzten argi-ilunak ere aipatuko dituzte.

Gehigarriak

Amerikako hizkuntza gutxituei buruzko mahai-ingurua, ostegunean